Beteranoen txapelketa martxan

Mireia Bikuña 2012ko urriaren 19a

18 taldek hasiko dute Herriko Futbol Txapelketa aste bukaeran. Horien artean egongo da, iaz txapelketa irabazi zuen Zorroberoren ondorengoa. A taldeak hirugarren jardunaldiari dagozkion partiduak jokatuko ditu. Jarraian duzue ordutegia.

A taldea, hirugarren jardunaldia

  • Zapatuan, 13:00etan, Dollygans-Etxaixat
  • Zapatuan, 14:30ean, Txarrixak-Lozorromo
  • Zapatuan, 18:30ean, Paketinaikos-Albok
  • Domekan, 13:30ean, Xaguxar-Nandrolona
  • Atsedena: Txuskos

Iaz baino talde bat gehiago egongo da: Auschwitz da talde berria. 18 taldeak bederatziko bi multzotan banatu dira. B taldean daude: Kalañatasaray, Zorrobero, The Gibel Boys, Joxely, Indar 85, Bundeswehr, Sasquatch, Ankarteko eta Auschwitz.

Lehen fase ligaxka erara

Lehen fasea ligaxka modura jokatuko dute eta multzo bakoitzeko lau talde onenek ligako azken fasea jokatuko dute. Gainerako guztiak koparako sailkatuko dira. Iaz Zorrobero eta Txuskos izan ziren liga eta kopako txapeldunak, hurrenez hurren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak