19:00etan, Oñatiko Herriko plazan, egingo dute ekitaldia bihar. Hasteko eta behin, Alternatibako kide eta Bizkaiko batzarkide Jonatan Martinezek hartuko du hitza, eta Arrasateko alkate ohi Xabier Zubizarretaren txanda izango da ostean; independentziari buruz ariko da Txiron. Eta Oñatiko alkate Mikel Biainek ere egingo du berba biharko ekitaldian. Baina mitinaz gain, izango da besterik: hiru bertsolarik kantuan egingo dute eta ikuskizun-sorpresa ere izango da.
Ekitaldi horretan parte hartzera animatu dituzte EH Bildutik oñatiarrak, eta ez hori bakarrik, domekan "aldaketaren aldeko botoa" emateko ere dei egin diete. Laura Mintegi da, euren esanetan, kudeaketa eredu ezberdin bat instituzioetara eramateko aukera bakarra.