Musika, argia eta sorpresak Aloña Mendiko saskibaloi sailekoen aurkezpenean

Mireia Bikuña 2012ko urriaren 16a

Natra Oñatik Ardoiren kontra jokatuko duten partiduaren ondoren (Zubikoa, zapatua, 18:00) erakutsiko dituzte saileko taldeak, jokalariak,  eta EBAko taldearen ekipazio berria. Ezustekoa ekitaldi bukaeran etorriko da: bazkide kanpainako promozio bideoa eta kartel ikusgarria erakutsiko dituzte.

Zaleak doan sartu ahal izango dira liga hasi aurreko azken lagunarteko partidura, eta ondoren egingo duten ekitaldira. Gainera, aukera izango dute bazkide txartela egiteko. Zapatuan txartela egiten dutenek babesle nagusiak emandako oparia jasoko dute zuzenean.

Liga hasiera

Eneko Blancok zuzentzen duen taldeak hilaren 27an hasiko du EBAko ibilbidea. Natra Oñatik Easo Pastas Arruabarrenaren kontra jokatuko du, Zubikoan, 18:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak