Kanpainaren azken egunetan, EH Bilduren hainbat ekitaldi Oñatin

Txomin Madina Milikua 2012ko urriaren 15a

Zapatuko bizikleta martxaren ostean, EH Bildu alderdiak beste bi ekitaldi antolatu ditu Oñatin aste honetarako: triki-poteoa eta gaztaina jana eta ekitaldi nagusia.

Hauteskunde kanpaina azken txanpan sartu den honetan, EH Bilduk hainbat hitzordu aurreikusten ditu Oñatin egunotarako. Hilaren 17an, eguaztena,  triki-poteoa egingo dute San Lorentzo eta Olakua auzoetan 19:00etan hasita eta 20:00etatik aurrera, gaztaina jana San Lorentzon.

Egubakoitzean bestalde, ekitaldi nagusia egingo dute herriko plazan 19:00etatik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak