Atzo egin zuten denboraldiko azken bisita gidatua Aizkorri-Aratz parkean

Ander Monedero 2012ko urriaren 15a

Gipuzkoako Parketxe Sareak eta Arantzazuko Lagunek antolatuta, atzo –domeka– goizean egin zuten Aizkorri-Aratz parke naturalera bisita. Guztira, 27 pertsonek egin zuten Ezkutuko bidea izeneko ibilbidea.

Arantzazuko aparkalekutik abiatu ziren Iturrigorri basora eta handik Arrionako eta Bellotzako saroietara joan ziren. Ibilbidea bukatzeko, Arantzazuko arroilara joan ziren eta hasitako leku berean bukatu zuten. Ibilbidearen zazpi kilometroak egiteko lau ordu inguru behar izan zituzten.

Denboraldiko azkena

Atzoko irteerarekin, Gipuzkoako Parketxe Sareak eta Arantzazuko Lagunek bukatutzat eman dituzte aurtengo bisita gidatuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak