"Partidu borobila" egin ostean 3-2 irabazi du Aloñak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urriaren 14a

Emaitzak zalantzarako tartea uzten badu ere (3-2), merezimendu osoz eta estutasunik gabe irabazi zuen atzo Aloña Mendik Oiartzunen kontrako partidua. Andoni Azkargorta, pozik: "Partidu borobila egin dugu, defentsan sendo eta erasoan orain arte baino hobeto". Kontrolpean izan zuten partidua eta azken minutuetan ere ez zuten sufritu. Mikel Palaciosek bi gol egin zituen eta bestea, berriz, Aritz Garmendiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak