Guardia Zibilarekin soseguz hizketan, joan daitezen eskatzen duen gutuna entregatzeko

Julen Iriondo 2012ko urriaren 13a

Ezohiko irudia utzi du aurtengo urriaren 12ak. Batzuen festa eta besteen aldarrikapen egunean, Guardia Zibilari herritik alde egin dezan eskatzen dion gutuna eraman diote Fan Hemendik ekimeneko eta Oñatiko Udaleko –Josu Lizarralde alkateordea– ordezkariek.

Kuarteleko arduradun batek egoitzaren sarreran entzun du ordezkaritzaren eskaria. Espainiako festa nazionaleko eta Guardia Zibilaren zaindariaren eguneko aurtengo ekintzetako bat izan zen, Fan Hemendik leloarekin egindako manifestazioaren barruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak