Sierra Maestra elkarteko kideek jai latindarra ospatzen ari dira

Ander Monedero 2012ko urriaren 12a

Euriaren eraginez elkarteko kideek ezin izan dute Latinoamerikako dantza erakustaldia egin.

Nahiz eta eguraldiak ez lagundu, umore onarekin eta jai giroan ospatzen ari dira Sierra Maestrako kideak Latinoamerikako jaia. Jaiari hasiera Oñatiko plazan eman diote umeentzako bi ekitaldirekin: Joan Di Mazeo pailazoaren ikuskizunarekin eta marrazki lehiaketarekin.

Haurrentzat jolasak eta nagusientzako Latinoamerikako gastronomia erakustaldia egin dute. Bertan, Amerikako pintxoak, enpanadillak eta bestelako produktuak eskaini dituzte. Gero, bazkaria egin dute berdura plazan eta gauean jai latindarra egingo dute Iturri tabernan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak