Zubillagako autobus geltokia tokiz aldatu dute, bidegorriagatik

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko urriaren 11

Auzoko zubi zaharra itxita dago, bidegorria egiteko, eta hilabetez Altuna enpresaren parean geldituko da autobusa.

Zubillaga zeharkatzen duen bidegorriko lanak auzoko zubiraino iritsi dira, eta lan horiek egiteko zubi zaharra itxi egin dute, hilabeterako. Horregatik, autobus geltokia ere tokiz aldatu dute, izan ere, orain buelta eman behar du autobusak geldiunea egin eta gero, eta orain arteko geltokian ez zegoen toki nahikorik maniobra hori egiteko. Gauzak horrela, datozen 30 egunetan, gutxi gorabehera, Altuna enpresaren parean izango dute geldiunea autobusek. Ulma Architectural Solutions enpresaren aurretik sartuko dira auzora autobusak, orain arte bezala, eta geltoki berriaren aurrean geldiunea egin ostean, hantxe bertan buelta eman eta berriro sartutako bidetik aterako da saihesbidera, handik Oñatirako edo Elorregirako bidea hartzeko.

Jaiegunetako ordutegia
Bestalde, Pesak gogoraratu gura du bihar, urriak 12, egubakoitza, domeka eta jaiegunetako ordutegia izango dutela autobusek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak