Latino Amerikako folklore eta gastronomia festa egingo dute bihar

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko urriaren 11

Kuba, Kolonbia, Ekuador eta Dominikar Errepublikako folklorea eta gastronomia uztartuko dituen festa egingo dute bihar, egubakoitza, herriko plazan, kulturen arteko II. topaketa-festa.

Goizeko 11:30ean iritsiko dira partehartzaileak plazara eta umeendako pintura lehiaketa eta gastronomia latindarra probatzeko aukera egongo da. Ondoren dantza erakustaldia izango da, eta gero bazkaria berdura plazan. Jaiak Pub Iturrin jarraituko du gauean.

Oñatitik Madrilera
Bestalde, hilaren 19an eta 20an, Europan bizi diren kubatarren VII. topaketa egingo dute Madrilen, eta autobusa jarriko dute Oñatitik hara joateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak