Eroskik 2008an jarri zuen martxan proiektua, banaketarekin lotutako inpaktu eta ingurumen-arriskuen mapa bat eta eraginkortasun energetikoaren gaineko ikerketa bat eginez. 2010ean eko-eraginkortasun neurriak jarri zituzten indarren hipermerkatu eta supermerkatuetan, eta lehen saltoki eko-eraginkorra ireki zuten Donostiako Gros auzoan; Castro Urdialesekoa etorri zen ondoren –Kantabrian–, eta Oñatikoarekin hiru izango dira. Azken hori izango da Zero Emisioko lehena.
Lau oinarri
Lau ezaugarri ditu Oñatin irekiko duten saltoki berriak:
- Eraikuntza jasangarria: denda altxatzeko jarraitutako irizpideen ingurugiroa zaintzen dute.
- Energiaren erabilera inteligentea: hiru lerrotan banatu dira barruko ekipamenduak, energia aurrezteko azken helburuarekin.
- Hondakinen kudeaketa: "zero hondakin" helburua betetzeko, dendak sortzen duen hondakin kantitatea gutxitzen da eta birziklapena eta balorizazioa bultzatuz.
- Energia iturri berriztagarriak: saltokiaren energia-eskariari erantzuteko, energia berriztagarriko instalakuntza bat jarriko da etorkizunean.
Saltoki berria gaur ireki da.