Bidegin 2011ean sortutako iniziatiba bat da, eta aurten beren hirugarren tailerra antolatu dute. Arantzazuko Asis topagunean izango da, eta 19an 19:00etan ireki eta 21ean 16:30ean itxiko da. Matrikularako 190 euro ordainduko dira, eta parte-hartzaile bakoitzak galdutako pertsonaren argazki edo objektu bat eraman beharko du.
Kurtso motz honekin beren egoera aztertu eta ulertzen lagunduko zaie behar dutenei. Arazo berdintsuak dituzten beste pertsonekin banatu al izango dituzte esperientziak eta errespetua eta konfidentzialtasuna gailenduko dira bertan.