Tremendako anbientea Oñatin

Goiatz Arana Begiristain 2012ko urriaren 8a

Errosaixo Bixamon Eguna da gaur txantxikuen herrian eta, goizak aurrera egin ahala, gero eta jende gehiago ikus daiteke mozorroa jantzita herriko kaleetan. Egunaren abizena 'Bixamona' izan arren, haren arrastorik ez da oñatiarren artean, festarako gogo bizia baizik; eta eguraldiak ez du trabarik jartzeko itxurarik. Jaia hasi besterik ez da egin.

ARGAZKIAK

ALBISTEAK

ASTEBURUAK EMANDAKOAK:

Espainiako Errege erreginak, ijitu familia osoa, extra-lurtarrak espaziuntzi eta guzti, goardia zibilen manifestazioa… ez ez da zientzia fikziozko filma, oñatiko errosarixo bixamon eguneko jai handia da. Umorea eta festa ez dira falta gaur oñatiko kaleetan.

Musika banda mozorrotuta.

Tonbola.

Euskal Herriko pailazorik ezagunenak Oñatin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak