Lupe de Azpiazuk Ginebran pasatu ditu bere bizitzako urte gehienak, baina ez du ahaztu bere jatorria. Oñatira egin duen bisitatxoa aprobetxatu dute, haren Jose de Azpiazuren konposizioekin kontzertu bat egiteko.
Askotarikoa eta magiaz betea
Jose de Azpiazuk gitarra arloan eremu askotan lan egin zuen; besteak beste, kantu eta gitarrarako lanak transkribatu edo konposatzen eta, hain zuzen, horiek eskaini zituzten kontzertuan. Amaia Azpiazuk kantuan eta Xabier Ugartek eta Lupe de Azpiazuk gitarran –batek abesti bat, besteak hurrengoa–, antzinako musika, euskal musika eta XX. mendeko konposizioak eskaini zituzten. Oso garai eta estilo desberdinetako musika, bikain defendatu zutena. Nabarmentzekoa, Amaia Azpiazuren gaitasun paregabea Claudio Monteverdiren XVI. mendeko pieza bat zein espiritual bat bikain interpretatzeko.
Artxiboa, Oñatin
Kontzertua alde batera, Jose de Azpiazuren artxiboa ia osorik Agustinoetara ekarri du haren alabak: "Ziur nago hemen baino hobeto inon ez dagoela".
Lupe de Azpiazu: "Oñatik aitarekiko erakutsi duen maitasuna asko eskertzen dut"Jose de Azpiazu musikari eta konposatzaile oñatiarraren alaba da Lupe de Azpiazu; hura ere, aita bezala, gitarra irakaslea. Zer dela-eta zaude Oñatin? Irakaskuntzan jardun dut bizitza osoan zehar, eta orain erretiroa hartu dudanez, lehen aldiz, jaietan Oñatira etortzeko aukera izan dut. Gaurko kontzertuan hemen egotea ez da kasualitatea. Ez noski. Jaietan hemen egongo nintzela-eta, eta aitaren jaiotzaren 100. urteurrena izanik, pentsatu genuen ederra litzatekeela kontzertu bat egitea. Zure aitarekiko herriak erakusten duen maitasuna nola bizi duzu? Asko eskertzen dut Oñatik aitarekin izan dituen eta oraindik dituen detaileak. Badakit herriak ez duela inoiz nire aita ahaztu. Jose de Azpiazuren bizitzak jarraitu egiten du horrela; hor goitik begiratuko gaitu, seguru. |