Oraingoan, bai!

Leire Kortabarria 2012ko urriaren 8a

Joan den domekan eguraldiak zapuztu zuen, baina atzo, Errosaixo egunean, primeran irten zen Oñatiko musika bandaren kontzertua Lazarraga etxeko lorategian. Herritar ugari joan ziren lorategiaren aurre-inaugurazio ekitaldi horretara.

OÑATIKO JAIAK: Herri Eguna

OÑATIKO JAIAK: Argazki galeria

Batzuek jesarrita eta beste batzuek zutik, herritarrek adi-adi jarraitu zuten musika bandaren emanaldia. Oso berezia zen, izan ere, dukearen etxeko lorategia oñatiarrendako zabalik geratuko dela ospatzen zen. Joan den domekan bi ordutarako ireki zuten lorategia, baina eguraldi goibelak eguna desluzitu zuen. Atzo, ordea, kontzertua entzun eta gero edo musikak lagunduta, Sotomayorreko dukeak herriari utzitako lorategian paseatu zuten oñatiarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak