Bertso saio berezia gaur Zubikoan

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko urriaren 5a

Umorea, tritikixa eta bertsoak uztartuko ditu Soinu berbak ikuskizunak, 22:30ean. Sarrerak 10 eurotan daude salgai kultura etxean. Emanaldia hasi aurretik ere salduko dituzte Zubikoako txardeldegian.

Ander Lipus aktorea izango da aurkezle eta gidari, eta Iker Iriarte gai jartzailea.

Oholtza gainetik pasako diren trikitillari eta bertsolariak berriz: Harkaitz Allur, Leire Ibarzabal, Odei Barroso, Maialen Arzallus, Predi Paia, Itxaso Paia, Xabi Paia, Joseba Tapia, Xabier Letura, Aitzol Barandiaran, Jexux Mª Irazu, Gari Lizarraga, Iñaki Larrañaga, Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak