Familia giroan Jose de Azpiazuri omenaldia egingo zaio bihar

Maider Arregi 2012ko urriaren 4a

Atzo egin zuten Agustinotan entsegua Lupe Azpiazuk, Jose de Azpiazuren alabak, eta Xabier Ugarte musikariak. "Ilusio handia egiten dit nire aitaren piezak oñatiarren aurrean eskaintzeak. Ginebratik gainera, aitaren lan original gehientsuenak Agustinoko artxiboan ditugu eta oso pozik nago", azaldu digu Lupek.  Ahotsa Amaia Azpiazuk jarriko die musikari handiaren lanei. Aurkezpen lanak berriz, Jose Antonio Azpiazuk egingo ditu: "Familia giroko omenaldia izango da", azaldu digu. Dena gertu dute biharko kantu eta gitarra errezitaldirako. Omenaldia, Bidaurretan egingo da 18:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak