Aloña Mendi argazki lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik

Mireia Bikuña 2012ko urriaren 4a

Parte hartu gura dutenek urriaren 14a baino lehen entregatu behar dituzte lanak. Epaia azaroaren 9an emango dute. Gainera, argazki onenekin erakusketa egingo dute mendi hamabostaldiaren baitan. Aloña Mendiko mendi sailak antolatutako lehiaketak hiru gai izango ditu: gizakia mendian, mendi ingurunea eta gizakiaren eragina mendian.

Bestalde, lehiaketan parte hartzen dutenek euren lanak salgai ipini ditzakete–egileak aukera dezake argazkia saldu edo ez–. Salmentarekin jasotako dirua mendi ingurunean lanean diharduen Baltistan fundazioarendako izango da. Aukera horren alde egiten duten egileen artean Baltistan fundazioko 12 kamiseta zozketatuko dituzte.

Informazio gehiago www.concursosdigitales.com atarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak