Umorea, trikitixa eta bertsoak 'Soinu Berbak' jaialdian

Maider Arregi 2012ko urriaren 2a

 
Urtero tradizioa da bertso-jaialdia egitea Oñatiko Herri Egunaren bezperan, baina aurten bertsoak bakarrik ez, Zubikoa pilotalekuko Soinu Berbak jaialdian trikitixa ere entzun ahal izango da. Hala, Oñatiko Bertso Eskolak eta Lizaragarate Trikitizale Alkarteak bat egin eta Soinu Berbak jaialdia antolatu dute.
Bertsoa eta trikitia uztartuko dituen jaialdia izango da, eta aitzaki horrekin bertsozale eta trikitizale denek bat egiteko aukera aparta dute egubakoitz gauean. Zubikoa kiroldegian izango da, 22:30ean hasita.


Sarrerak, emanaldia hasi aurretik jarriko dituzte salgai: 20:00etatik 21:00etara Zubikoako txarteldegian. 22:00etan berriro zabalduko dute.
Kolore askoko doinuak
Ander Lipus aktorea izango da aurkezle eta gidaria; Iker Iriarte, aldiz, arituko da gai-jartzaile lanean.
Hauek izango dira, berriz, taula gainera igoko diren trikitilari eta bertsolariak: Harkaitz Allur, Leire Ibarzabal, Odei Barroso, Maialen Arzallus, Fredi Paia, Itxaso Paia, Xabi Paya, Joseba Tapia, Xabier Leturia, Aitzol Barandiaran, Jexux Mari Irazu, Gari Lizarraga, Iñaki Larrañaga, Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia; guztira 17 lagun oholtzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak