Jaioberriek hartu dute udaletxea

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko irailaren 30a

Azken urtean jaio diren 120 ume baino gehiago bildu dira gaur Oñatiko San Migel jaietan lehenengoz antolatu den jaioberriei egindako ongietorrian. Udalak ez zituen horrenbeste haur, guraso eta senitarteko espero eta osoko bilkuren aretoan apenas zegoen lekurik. Udal Gobernuko zinegotziek zapi bana eman die protagonistei, Mikel Biain alkateak ekimena zergatik antolatu den azaldu ostean. Alkatea bera eta zinegotziak zapi barik geratu dira jaioberri guztiak zapiekin etxera joan zitezen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak