Eta oñatiar askok aprobetxatu du aukera Lazarraga etxeko lorategitik paseotxoa egin eta bertako altxorrekin gozatzeko. Pentsa, zuhaitz batzuk 1907 edo inguruan landatutakoak dira. Pagoak, Virginiako tuliperoa, gaztainondoa eta beste zenbait motakoak daude. Bi zumar handiren motzondoak besterik ez ziren geratu grafiosi izurriteak go zituenean. Gainerako gehienak dukearen nerabezarokoak dira.
15:00etan atzera ere itxi ditu ateak orain arte ezkutuan izan den lorategiak. Baina denbora gutxirako, Oñatiko Udalarekin sinatutako hitzarmenari esker, aurrerantzean lorategi hori herritarrendako zabalik geratuko da-eta.