Danbor hotsek San Migel jaietarako deia egin dute Oñatin

Jon Berezibar 2012ko irailaren 29a

Danbor hots ederrean eta herritarrak kaleetan pilatuta, aurten ere jai gogoak burrundararekin suspertzeaz arduratu dira danbor-jotzaileak. Avenidan puntu-puntuan atera ziren konpainiak 23:00etan eta gauerdia pasatxo, plaza bete zuten. Danbor jotzaile lerro luzeak erdialdeko kaleak hartu eta gero, plazan txukun-txukun eta dotore-dotore egin zuten bukaera. Emozio bereziarekin, aurtengo kintoek egin zuten dantza eta parte-hartzaileetan, berrehundik gora, gaztetxe eta txosna guneko konpainiak. Banderak ere ederto haizatu zituzten udaletxeko balkoian eta herritarren txaloekin amaitu, jaien hasierako ekitaldi dotore eta jendetsu moduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak