Astebete gure artean egon ostean, etxean dira berriz Goirle herri holandarreko neska-mutikoak. Elkar Hezi ikastetxeko ikasleekin aurtengo ikasturtean egingo duten elkartrukearen lehen zatia izan den egonaldi honetan elkartrukea gidatuko duen proiektuari ekin diote. Zentzu horretan, aurtengo helburua da bi herrien arteko berdintasun eta ezberdintasunei buruzko bideo bat egitea.
Oñatiko egonaldian baina, beste gauza asko egiteko aukera ere izan dute holandarrek; hala nola, soinketa saioa, Donostia eta Bilbora irteerak, arte eta sukaldaritza tailerra, euskarazko ikastaroa eta agur afaria, besteak beste.
Oñatiarrak datorren urteko udaberrian joango dira Goirlera elkartrukearen bigarren zatia egitera.