1907ko lorategia da. Mota askotako zuhaitz ederrak ditu, bidezidorra, putzua (itxita egongo da)... Goizeko 09:00etatik eguzkia ezkutatu baino ordu bete lehenagora arte izango da zabalik, eta lasai disfrutatzeko berdegunea izango da; ezingo da bizikletaz sartu, futbolean jokatu eta halakorik egin.
Datorren zapatuan, San Migel egunean, hitzarmena ospatzeko ekitaldia izango da, eta Oñatiko bandak kontzertua egingo du 13:00etan. Gero, berriz itxiko dute lorategia, txukuntzeko eta azken ukituak emateko, eta laster irekiko dute behin betiko.
Datorren egubakoitzeko Goiena aldizkarian, erreportajea argitaratuko da.