Jesus Mari Plazaola arrastearrak ezin izan zuen falta zitzaion garaipena eskuratu Gure txakurraz. Bigarren saioko ariketa egitera hurrengo lau artzain eta txakurrak pasa dira: Antonio Alustiza, Juli Bayot, Jose Mari Jauregi eta Gilles Etchegoyen.
Ia akatsik gabeko ariketa egin zuten. Lau txakurrek, kalitatez, azkar, txukun eta inolako zalantza gabeko lan egin zuten. Etchegoyenen Biba-k, ezik, beste hiruek sartu zituzten ardiak eskortan 7 minututako epean. Lauek, artalde bana izan zuten bigarren fasean txakurrekin lan egiteko.