Gaztetxoen danbor hotsek San Migel jaien motorrak berotu dituzte

Maider Arregi 2012ko irailaren 23a

30. urteurrena borobil ospatu ditu Oñatiko gaztexoen danborradak. Hala, antolatzaileek dei berezia egin dute eta umeak mozorrotuta ikusi ditugu. 150 gaztetxo inguruk, mozorrotuta, kolorez eta alaitasunez jantzi dituzte herriko kaleak. Baina ez da hori urteurrenak ekarriko duen nobedade bakarra: ohiko ibilbidea hasi aurretik, zaharren egoitzara joan da-eta haurren danborrada. Bertan egoiliarrak festa giroan sartu dituzte. 17:00etan joan zaizkie gaztetxoak bisitan eta ordubete geroago, 18:00etan, danborradari ekin diote, Santa Marinatik abiatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak