Guztira 36 ikasle eta 3 irakasle dira gure artean egongo direnak. Elkartruke honetarako aztergai nagusia geologia izango da, eta hori ardatz hartuta Arrikrutz-Oñatiko kobak eta Zumaiako flyschak bisitatuko dituzte. Horiez gain, Euskal Herriko beste hainbat txoko ere ikusiko dituzte: Gasteizko katedrala eta Parlamentua, Bilboko Guggenheim museoa, Arantzazuko santutegia, Urbia…
2013ko ekainean Txantxiku ikastolako ikasleek joango dira Eslovakiara, eta bertan, beste kultura batean murgildu ahal izango dira.