Natra-Oñatiko aparkalekuak futbol zelaira doazenen esku

Mireia Bikuña 2012ko irailaren 19a

Natra-Oñati eta Aloña Mendi futbol saila ahozko akordio batera heldu dira. Hori horrela, txokolate enpresaren inguruan dauden aparkalekuak erabilgarri egongo dira Azkoagain futbol zelaira doazen jokalari eta zaleendako. Aparkalekuak libre egongo dira astelehenetik egubakoitzera 18:00etatik aurrera, eta zapatuetan eta domekatan egun osoan zehar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak