Eskola Kirolaren urteko kuota igo egin da, murrizketengatik

oihane agirre 2012ko irailaren 20a

Aste barruko kirol programan edo zapatuetako kirol txapelketan parte hartzeko, 45 euro ordaindu behar du ume bakoitzak, eta 60 euro zerbitzu bietan parte hartu gura badu.

Eskola Kirolaren urteroko kuota igo egin da. Oñatiko Eskola Kirol batzordeak hartu du erabakia eta arrazoia da Diputazioak dirulaguntza txikiagoa eman duela programa finantzatzeko. Aurten, beraz, aste barruko kirol programan edo zapatuetako kirol txapelketan parte hartzeko, 45 euro ordaindu behar du ume bakoitzak, eta 60 euro zerbitzu bietan parte hartu gura badu. Ikasturte osorako kuotak dira. Bestalde, Eskola Kiroleko mendi irteeretan parte hartzea doan izango da aurten ere. Izenematea hilaren 28ra arte luzatuko da. Familiek aukeratuko dute epe baten edo bitan ordaindu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak