30 urte egingo ditu aurten Oñatiko umeen danborradak

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko irailaren 22a

Hori dela eta, antolatzaileek dei berezia egin dute umeak mozorrotuta joan daitezen. Baina ez da hori urteurrenak ekarriko duen nobedade bakarra: ohiko ibilbidea hasi aurretik, zaharren egoitzara joango da haurren danborrada, hango egoiliarrak festa giroan sartzeko. 17:00etan joango zaizkie gaztetxoak bisitan eta ordubete geroago, 18:00etan, danborradari ekingo diote, Santa Marinatik abiatuta.

"Lau konpainiek hartuko dute parte eta bakoitzeko hiruzpalau ume joango dira danborra jotera San Martingo zaharren egoitzara. Kapitainak ere joango dira. Musika jarriko dugu han eta 20 bat umeko taldeak danborra joko du, hango egoiliarrendako. 17:00tan izango da hori. Gero Santa Marinara jaitsiko dira gero umeak, handik abiatuko baita, betiko moduan, aurtengo umeen danborrada, 18:00tan", argitu du antolatze lanetan ibili den Argilorain Perosterenak. Santa Marinatik irten eta betiko ibilbidea izango du danborradak, herriko plazan bukatzeko. Amaitu ostean, baina, merkatu aldera joango dira umeak, nagusien danborradan moduan, ez Alhondigara, orain arte bezala.

Oñatiko zaldiak

Aurten, gainera, Oñatikoak dira danborrada hasieran joango diren zaldiak, Jon Elortzarenak, hain zuzen. Zaldi gainetan joango direnak, berriz, bederatzi urteko Ioritz eta Naia dira.

Guztira 150 bat umek hartuko dute parte biharko umeen danborradan. 30. urteurrenaren harira, antolatzaileek dei berezi bat egin dute herriko umeak mozorrotuta joateko. "Urtetik urtera ume gutxiago joaten da mozorrotuta eta hori berreskuratu gura dugu", arrazoitu du Argilorain  Perosterenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak