Erramun Martikorena eta Mikel Markez Oñatin barikuan

Goiatz Arana Begiristain 2012ko irailaren 19a

Mikel Markez eta Erramun Martikorena herriz herri dabiltza elkarrekin kantaldiak eskaintzen, eta Oñatin ere egingo dute geldialdia: barikuan izango da, 22:00etan, Gaztelekuan. Bien artean Iparraldeko eta Hegoaldeko kantagintza batuko dute. Batzuetan bakarka, bestetan elkarrekin, errepertorio herrikoia eskainiko dute, musikari aparten laguntzarekin: Pello Ramirez (txeloa eta akordeoia) eta Arkaitz Miner (gitarra, mandolina eta bibolina). Sarrerak bost euro balioko du; Oñati eta Izarraitztabernetan eskuratu ahal izango da aurrez.

Martikorenak Euskal Herriko ahotsik ezti eta hunkigarrienetakoa dauka eta Markez bere belaunaldiko kantari aktiboenetakoa da. Bi belaunaldi, bi estilo, kantua ulertzeko bi era; baina lirika herrikoiarekiko sentsibilitate berdina.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak