Oñatiko postetxearen goiko solairuetan bi etxebizitza daude, eta horiek dira Udalak etxebizitza sozial moduan erabili gura dituenak. Kontzeptu honetarako ia 69.000 euroko aurrekontua du aurten Udalak, eta dagoeneko hasi dira etxebizitza horietako bat konpontzeko eta erabilgarri jartzeko lanetan.
Aurreikuspenen arabera, azaroa ingururako prest egongo da lehenengo etxebizitza, eta bigarrena dfatorren urterako utziko litzateke. Oraindik erabakitzeke dagoena da etxebizitza sozial hauek alokairuan emango diren edo larrialdi kasuetarako erreserbatuko diren.
Beste bederatzi etxebizitza sozial
Aurretik ere badira etxebizitza sozialak Oñatin: Bidebarrietan zazpi daude eta Zubillagan, bi. Bat baina, hutsik dago momentu honetan, urtea amaitu baino lehen adjudikazio prozesua martxan egoteko asmoa dagoen arren.
Azkenaldian horrelako etxebizitza sozialen inguruko eskariak igo diren ala ez galdetuta, Ainhoa Moiuak dio ez dutela horrelakorik bereziki nabaritu, baina zehaztu du postetexeko etxebizitzak bai piztu duela interesa.