Herri bazkarirako txartelak eta jaietako zapiak salgai gaurtik

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko irailaren 20a

Gaur jarriko dituzte salgai Herri Eguneko herri bazkarirako txartelak (19 euro) eta jaietako zapiak (euro 1).

Herri bazkarirako txartelak salgai daude: Izarraitz, Arrano, Antton eta Olakua tabernetan eta kultura etxean (16:30etik 20:30era). Menua da:

  • Patatak txorizoarekin
  • Oñatiko okela gixatua
  • Oñatiko artzainen gazta eta Jakion-eko menbrilloa
  • Kafea + pattarra

Zapiak ere salgai

Jaietako zapiak ere gaur jarriko dituzte salgai. Kultura etxean eros daitezke, 16:30etik 20:30era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak