Dantzari txikiek hartu dute Oñati

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko irailaren 16a

Hamabi herri ezberdinetatik gerturatu dira dantzariak Oñatiko hitzordura. Gernika, Soraluze, Legazpi, Arrasate, Oñati... 500 neska-mutiko inguru guztira.

Haurren Egunak urtero jende mordoa erakartzen du, eta aurten ere ez da salbuespena izan. Kaleak alaitu dituzte Euskal Herriko txoko ezberdinetatik gerturatutako dantzari gazteek. Aurten gainera, eguzkia lagun izan dute goizean goizetik.

Ohiturari jarraituz, alkate txikiaren agurrak eman dio ofizialki hasiera egunari, eta mezu argia bota die alkatesak herriko plazan elkartutakoei. Euskal doinu eta dantzen bidez ongi egiten dakitena erakustera animatu ditu bertaratutakoak.

Goizean kaleetan zehar dantza egin ondoren, etxe ezberdinetan bazkaldu eta arratsaldean indarberrituta irten dira berriz ere alaitasunez dantzatzera.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak