Lizargarate Trikitizale Elkartearen eguna ospatuko dute bihar Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko irailaren 14a

Lizargarate Trikitizale Elkartearen eguna ospatuko dute bihar, zapatua. Arrano tabernatik irtenda, triki-poteoa egingo dute eguerdian, eta horren ostean, bazkaria; umeendako tailerrak eta erromeria egingo dituzte afaldu aurretik. Erromeriak afalostean jarraituko du, Izer eta Alabiarrekin.

Ekitaldi guztiak Unibertsitate atzealdearen eta agustindarren etxearen tartean dagoen adokinatuan egingo dituzte. 50 bat lagun elkartuko dira bazkaltzeko. Txosna ere jarriko dute eta han egindako ogitartekoak jango dituzte jai giroan jarraitu gura dutenek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak