Oñatiko Harrera taldea aurkeztu dute

Ander Monedero 2012ko irailaren 12a

Preso eta erbesteratuei babesa eta laguntza emateko Harrera izeneko elkartea aurkeztu zuten atzo Oñatin. Espetxetik irteten diren presoak gizarteratzeko helburuarekin sortu dute, izan ere, kartzelan urteak pasatu ostean, zenbait presok egunerokotasunera bueltatzeko arazoak izan dituzte. 

Atzo egin zuen Oñatiko Harrerak aurkezpena, baina, zapatuan Lizargarate egunean, herritarrek Harreraren berri jakiteko elkarteari buruzko informazioa banatuko dute.   

Oñatiko preso ohiek sortutako taldea da baina edonorentzat ateak zabalik dituztela adierazi dute. Kartzelatik irteterakoan herritarren babesa eta berotasuna jasotzen dute, baina askok egunerokotasunera bueltatzeko arazoak izaten dituzte: lana bilatzeko laguntza, formazio beharra…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak