Iazko udazkenean egin zuten Soziolingusitika Klusterrekoek Oñatiko hizkuntza erabileraren kale neurketa. Horretarako erabilitako metodoa behaketa izan zen: hiru gunetan banatu zuten Oñati, eta gune horietan oñatiarrek izaten zituzten elkarrizketak zein hizkuntzatan izan ziren neurtu zuten. Hala, atera zuten emaitza izan zen %64 dela Oñatin euskararen kale erabilera.
Atzo aurezktu zituzten neurketaren xehetasunak jendaurrean, eta Soziolinguiztika klusterreko Belen urangak, neurketaren fidagarritasuna azpimarratu zuen; hala, aipatu zuen ia oñatiarren erdia behatu zutela.
1989an egin zen lehen aldiz era honetako neurketa Oñatin, eta orduan, euskararen kale erabilera ia %47,9 izan zen. Urangarentzat, igoera hori ere garrantzitsua da, besteak beste orduan eta orain euskararen ezagutza maila antzerakoa zelako, %75 inguru, hain zuzen ere.
Gazteen artean, gutxiago
Adin tarteei dagokienez, haurrak eta gazteak dira kalean euskara gehien erabiltzen dutenak; helduek eta adinekoek aldiz, ez dute hainbeste erabiltzen. Horrek logika duela gaineratu zuen Urangak, izan ere duela hogei urte gazteak zirenak dira orain helduak. Dena den, zerbaitekin arreta berezia izatekotan, gazteen artean egon den jaitsierarekin izan behar da.
Nerea Zubia Oñatiko euskara zinegotziarentzat, datuak pozgarriak diren arren, adi egon behar da oraindik ere.
Euskararen plan estrategikoa
Euskara kontuei dagokienez, Oñatiko Udalean badute beste proiekturik esku artean. Izan ere 2013-2017 urte bitarterako euskararen plan estrategikoa egin gura dute eta herriko talde eragileekin zein norbanakoen landu gura dute berau. Abendurako diseinatu gura dute plana, eta horretarako hainbat bilera aurreikusten dituzte: lehenegoa egubakoitz honetan bertan izango da, 18:30etan, euskaltegian.