Markel Irizar: "Armstrongi ikerketa egitea barregarria da eta ez dauka zentzurik"

Sergio Azkarate Beitia 2012ko irailaren 12a

Adierazpenok egin ditu ziklista oñatiarrak, Espainiako Itzulia amaitu berri. Irizarrek dio ez dagoela frogarik Lance Armstrongen aurka, eta "akusazioa egiten bada, frogak edukita" akusatu behar dela. Gainera, "batzuek urte asko pasatu ondoren" egiten dituzte akusazioak, "diru asko irabazi ondoren", eta errespeturik merezi ez dutela dio.

Taldearen lanaz, berriz, dio urte zaila izan dela, "filosofia bi batzetik sortutako taldea" delako RadioShack-Nissan. Horrek gauzak zaildu ditu, baina Bennatik Vueltan irabazitako etapak lasaitu handia eman ziela aurrera egiteko. Elkarrizketa osoa Biciciclismo-n dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak