Arantzazutarrek asteburu borobila izan dute

Maider Arregi 2012ko irailaren 10a

Aste bukaeran Arantzazu auzokoak festa giroan murgilduta ibili dira. Denen gusturako jaia izan da, haur zein heldu. Barikuan, tortilla eta mus txapelketa egin zuten Aitzabal auzoetxean. Zapatuan, berriz, 100 auzokide baino gehiago batu zen auzoetxean egindako bazkarian. Erromeria eta dantzarako aukera ere ez ze falta izan. Tartean, Aita Lasaren ikasle orain ia 50 urte izan zirenek erretratua ere atera zuten. Atzo eman zioten jaiei bukaera Aizkolarien erakustaldi apartarekin, ondoren egin zuten luntxarekin eta umeendako jolasekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak