Munilla gotzainak "terrorismoa espiritualki" gainditzeko deia egin du Arantzazuko Amaren egunean

Jon Berezibar 2012ko irailaren 9a

Beste zenbait urtetako jende pilaketa barik baina basilika goraino bete adinako kopuruarekin, Arantzazuko Amaren eguna ospakizun izan da fededunentzat. Jose Ignacio Munilla Gipuzkoako Gotzainak gidatutako elizkizunean, sermoian hitz egin du "terrorismoari", gaixotasun sendaezinak dituzten ETAko presoei buruz, "gizatasunezko printzipioak" aintzat hartzeko dei eginez.

ARGAZKI GALERIA 

Arantzazun bertan presoen aldeko Herrira taldeak elkarretaratze jendetsua egin du eta Oñatiko Emakume taldeak ere protesta egin du Elizaren "jarrera ultraeskuindarra" salatzeko eta Munilla beraren "emakumeen eskubideen aurkako adierazpenak" eta "jarrera homofoboa" gaitzesteko.

Homilian Gipuzkoako Gotzaiak   fededunen "gizatasun printzipioei" egin die dei behin eta berriz. Gaixotasun larriak dituzten ETAko presoak izan ditu gogoan Munillak, hala, eskatuz "terrorismoa espiritualki gainditu" beharra dagoela, hark "eragiten duen gorrotoan erori gabe". Besteak beste, Markel Olano batzarkide jeltzalea eta Lurdes Idoiaga alkate ohia egon dira lehen lerroetan, ordezkari politikoen artean. Sermoiaren tartean  bertan Oñatiko Emakume Taldeak eskuorriak zabaldu ditu basilikan korutik Abortuaren aldeko otoitza zeritzan testuarekin. Santutegiaren inguruan Munillaren "homofobia", "emakumearen zapalkuntza" eta Elizako pedofilia kasuak salatzen dituen paperak eta pankartak eskegi dituzte hormetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak