Hasi dira San Lorentzoko komun publikoa jartzen

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko irailaren 4a

San Lorentzoko jolas parkean jarriko dute komun publikoa. Ura, saneamendua eta argindar hornidura lotuneak prestatzeko lanak hasi dituzte. 15 bat egun beharko dituzte lan horiek bukatzeko eta komunaren kabina jarriko dute gero. San Migeletarako erabilgarri egotea da udalaren asmoa.

Postetxe aurrean, autobus geltokiaren ondoan jarri zuten komunaren antzekoa izango da San Lorentzoko ziburuetan jarriko dutena. Bakarrik garbitzekoa eta mugikortasun arazoak dituzten herritarrek erabiltzeko modukoa. Umeen fardelak aldatzeko mahaitxoa ere izango du.

Obra hauen aurrekontua da 49.500 euro gehi BEZa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak