Zinema ere bueltan da

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko irailaren 4a

Udako oporraldien ostean, martxan da berriz zinema aretoa. El Irlandes filma emango dute asteburu honetan, ohiko egun eta ordutegian. Udalak zinema txartelaren prezioa mantentzea erabaki du (4,50 euro). Zinemak bere gain hartuko du BEZaren igoera. Zinekluba eta haurrendako filmak jaien ostean bueltatuko dira. 

El Irlandes filma ikuskeko aukerak:

  • Egubakoitza, hilak 7, 22:30ean
  • Zapatuan, 22:30ean
  • Domekan, 19:30ean eta 22:30ean
  • Astelehenean, 19:30ean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak