Bihar hasiko dituzte danborrada txikiko entseguak

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko irailaren 3a

Arropak ere bihartik aurrera banatuko dituzte. Nagusien danborradako entseguak hilaren 18an hasiko dituzte.

Irailaren 4an, 6an. 11n, 13an eta 18an egingo dituzte haurren danborradako entsegu orokorrak. Danborrero, barrilero, kantinera, sukaldari eta iñude jantziak ere egun horietan banatuko dituzte, hurrenenz hurren. Arropak urriaren 11n bueltatu beharko dituzte. Bestalde, nagusien danborradako entseguak hilaren 18an hasiko dituzte eta dantzarienak etzi, Txantxiku ikastolako patioan. Dantzari eta danbor jotzaileen zozketak bihar egingo dituzte Errekalden.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak