Izenematea zabalik fitness eta gimnasia zerbitzuetan

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko irailaren 3a

Gaurtik hilaren 14ra arte egongo da zabalik izenematea. Kiroldegiko sarreran eman behar da izena.

Denboraldi berrian Zubikoan eskainiko dituzten fitness eta gimnasia zerbitzuetako izenematea zabalduko dute gaur, hilak 3. Irailaren 14a arte egongo da aukera lehorreko zerbitzuetan izena emateko. Eskolak 17an hasiko dituzte.  Ur ekintzetan apuntatzeko epea, berriz, 10etik 14ra da.

Bestalde, irailaren 10eko astean ate irekiak egingo dituzte Zubikoan, gura duenak gura duen kirola probatzeko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak