Ohiko ordutegira bueltatu dira udal zerbitzuak

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko irailaren 3a

Udako ordutegia kendu eta ohikoa dute berriro udal zerbitzuek. Adibidez, Zubikoa kiroldegia zabalik dago astelehenetan eta haur liburutegia ere gaurtik aurrera egongo da zabalik, arratsaldetan.

Udako ordutegia bukatu eta ohiko ordutegia dute dagoeneko udal zerbitzuek.

  • Udaletxea, esaterako, 09:00tatik 14:00tara  dago zabalik astebarruan eta 09:00tatik 13:00tara zapatuetan. Sarrera, kontzejupetik.
  • Zubikoa kiroldegia ere ohiko ordutegira bueltatu da. Horrela, gaurtik, zabalik egongo da astelehenetan ere. Aste barruan 07:30etik 21:30era dago zabalik, zapatuetan 09:00tatik 14:00tara eta 15:00tatik 19:30era eta domeketan, 09:00tatik 14:00tara.
  • Haur liburutegia ere zabalik da berriro, 16:30etik 19:30era. Liburutegi nagusia, berriz, goiz eta arratsaldez dago zabalik astebarruan, 10:00tatik 13:00tara eta 16:30etik 20:30era. Zapatuetan, 09:00tatik 13:30era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak