Ilargi betearen azpian, gehiago ziren zaleek entzun gura zituztenak, baina Anari eta haren bandak nahiago luze baino kontzertu motzaren sentzazioaz bukatzea; lehenenego lerroko zaleek eskatutako Amua eta Gu kantuak izan ziren azkenak. Azkoitiarrak ohiko ekipoa izan zuen bidelagun: Mikel Abrego baterian; Drake baxuan eta Borja Iglesias gitarran, baina teklatuan berriz, aurpegi berri bat: Mariano Hurtado, Maite Mursegoren lekukoa hartu duen Inoren ero ni taldeko Cadiztarra, egubakoitzeko laugarren emanaldia zuen.
Aurrez gaztelekuan jotakoa da pare bat alditan Anari; Oñatin kalean kantatzen zuen lehenengo aldia izanda, plaza zaila izango zelakoan igo zirela aitortu zuen azkoitiarrak baina hasi orduko zaleek bat egin zuten taldearekin.
Josu Zubia, eskarmentu handiko telonero gaztea

Hamazortzi urte besterik ez dituen arren, eszenatokia sarritan zapaldu duela erakutsi zuen Josu Zubia oñatiarrak; ordubeteko saioa egin zuen, kantu propioak zein hainbat kantu ezagunen bertsioak tartekatuz (tartean, Silvio Rodrigez; Imanol; Mikel Urdangarin edota amaitzeko aukeratu zuen Pirritx eta Porrotx pailazoen Irri egiten duenari deritzona). Kontzertua amaituta, gustura zen Zubia emaitzarekin, espero baino ikusle gehiago hasieratik eta soinua, inoiz baino indartsuagoa; lehenengo aldia zen soinu ekipo profesional batekin jotzen zuela.