Oñatiko udal langileen artean sortu den Herritarren Asebetetze Taldea izan da proposamena garatu eta exekutatzeaz arduratu dena. Taldean jarritako helburuak hobeto betetzeko, bulegoetan espazio aldaketak proposatu zituzten. Aldaketekin herritarrek errazagoa izango dute igogailurako sarrera, udal eraikinaren irisgarritasun irizpideak hobeto beteaz.
Beste aldaketa batzuk
Orain egin den berrantolaketak espazioari eta irisgarritasunari erantzungo dio. Baina Herritarren Asebetetxe Taldeak beste zerbitzu batzuk hobetzeko azterketak egiten dihardu. Epe laburrean zerbitzuaren funtzio eta ordutegiaren inguruan aldaketa gehiago iragarriko ditu.