Txandakoen txantxikua egunero saltoka ibiliko da elkarteko kide direnen negozioetan. Erosketak egitera joan eta txantxikuarekin topo egiten dutenek 50 euroko saria irabazteko dute. Erosketa-bonoa izango da Txandako dendatan gastatzeko. Aurten bi hilabete iraungo ditu jolasak, urriaren 31ra arte, hain zuzen ere.
Hainbat dendak, outlet-a
Egubakoitzean eta zapatuan bestalde, Txandako hamazazpi dendak outlet-a egingo dute, produktuak dendaren kanpora aterata. hauek dira ekimen honetan parte hartuko duten komertzioak: Sua, Kukumiku, Olalde oinetakoak, Haritza, Ane, Baio, D´or, Beloki, Laket, Urtaza, Ni, Amalur, Lantzen, Letamendi, Arregi Elektrizitatea, Arantxa mertzeria eta Urrutia.