Ara Malikian Ensemble eta Kepa Junkera, Arantzazuko basilikan

Mireia Bikuña 2012ko abuztuaren 22a

Donostiako 73. musika hamabostaldiaren baita, emanaldia egingo dute abuztuaren 29an, 19:00etan. Sarrerak salgai daude 943 00 12 00 telefonoan, Servikutxan  eta www.quincenamusical.com atarian, 15 eurotan. Gehienez, pertsonako, sei sarrera eros daitezke.

Arantzazuko basilikan egingo den kontzertuan bi kultura, bi nortasun elkartuko dira. Alde batetik, Ara Malikian eta beste alde batetik, Kepa Junkera. Biek ala biek bat egingo dute proiektu berezi honetan. Errepertorio klasikoa eta herri mailako errepertorioa elkartuko dituzte entzuleen gozamenerako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak