Autokonposta egin gura duten herritarren zenbaketa egingo du Oñatiko Udalak

Mireia Bikuña 2012ko abuztuaren 20a

Interesatuek 943 78 04 11 telefonoan, partehartzea@oinati.net helbidea edo udal bulegoetan eman dezakete izena. Udalak autokonposta egiteko gura komunitarioak ipini gura ditu herriko auzoetan. Plangintza egokia egiteko datu bilketa hasi dute.

Alkateak egindako adierazpenean jasotzen da interesatuek oinarrizko datuak eman beharko dituztela: izen-abizenak, NAren zenbakia, helbidea, telegonoa eta etxebizitza berea bizi direnen koputua.

Epe ertainean

Esperientzia pilotu gisa abiatuko du Udalak gune komunitarioena. Baina epe ertainean, eta dauden beharrak zehaztuta, azpiegitura egonkorren plangintza osatu eta egingo da. Konpostagailu komunitarioen neurriak zehazteko zenbat herritarrek parte hartuko luketen zehaztu behar du Udalak. 

Erronka berriak

Herri gunean autokonpostagailu kolektiboak jartzeko ekimena, hondakinen bilketa selektiboaren alde egindako hautuaren osagarri da. Egun sortzen diren hiri hondakinen %40 inguru hondakin organikoak dira. Horiek, zirkuitotik atera eta norberak kudeatzera bultzatzea da Udal Gobernu Taldearen erronka nagusienetako bat. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak